Doke antzerki taldeak antzerki udalekuak antolatu ditu uztailerako. Hiru adin tarte zehaztu dituzte: 8 eta 11 urte artekoak, 12 eta 15 urte artekoak eta 16 eta 18 urte artekoak. Izena eman daiteke ekainaren 15era arte; izena emateko: dokeikastaroak@gmail.com.
Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan, ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko dituzte barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko. Oihana Merino da gidaria.
Leizarra musika eta dantza eskolako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldia izango dute.
'Cada dia nace un listo' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Arantxa Echevarria. Iraupena: 97 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da 4,50 euro.
Pake Leku elkarteko eskulanetako ikastaroetan egin dituzten lanen erakusketa Pake Lekuko tabernan.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute, Jana Fuentek gidatuta.