XIII. Mendi Martxa antolatu du Murrukixo Mendizale Elkarteak. 24,72 kilometro izango ditu ibilbideak eta bi anoa-postu egongo dira: Kargalekun (8. kilometroan) eta Leizargaraten (14. kilometroan). Izena egunean bertan eman daiteke, hasi aurretik, 10 euro ordainduta.
10:00 Haurrak batuko dira Zaldibarren eta Herriko plazara abiatuko dira. 11:15 Dantza erakustaldiak herriko kaleetan zehar. 13:30 Haur guztiak Herriko Plazan elkartuko dira. 17:00 Haur guztien dantza emanaldia, Herriko plazan. 19:00 Diskofesta Gauargi taldearekin, Herriko plazan.
Olarako jaixetan, gaur: 10:30ean, Serigrafia tailerra eta haur jolasak 11:00etan, Auzoko hildakoen aldeko meza 12:00etan, Euskal parrillada 13:00etan, Herri kirol erakustaldia Andartoren eskutik; 16:30ean, Mus txapelketa 17:00etan, Oñatz taldeko gaztetxoen dantzaldia; Ondoren, txorimaloekin photocall-a 19:30ean, Bertso saioa: Urko Arregi, Urko Egaña, Maider Arregi eta Gontzal Belategi.
Pottokak ezagutu, orraztu eta euren gainean ibiltzeko aukera Pottokalekun. Arantzazu Parketxeak eta Pottokalekuk –Pottokaren Interpretazio Zentroa– elkarlanean antolatuta.
11:00etatik aurrera eta Dorletako Ama Txirrindulari eskolak antolatuta, igande honetan benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulari lasterketa jokatuko da Aretxabaletan. Ibilbidea: Durana - Txarapea - Nafarroa Etorbidea - Belorrieta - Mitarte - Durana. Benjaminak : 2 buelta Alebinak : 4 buelta Infantilak : 6 buelta. Etorri txirrindularitzaz gozatzera!
Ekainaren 12tik 14ra ospatuko dituzte jaiak. Honakoa da domekarako antolatu duten egitaraua: 11:00 Txistulari banda eta erraldoien diana. Jarraian txistorra-jana. 15:00 Sanantoniotarren bazkaria.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak bi hitzordu egin ditu domekarako: Ekainaren 24an egitekoa duten irteerarako izen-ematea Ozkarbi elkartean 11:00etatik 13:00etara. Jaietako erretiratuen bazkarirako txartel salmenta Ozkarbi elkartean 11:00etatik 12:30era.
Dani & Codigo Habana taldearen kontzertua, Inkernun.
Kadete mailako txirrindularien Olakua proba, Aloña Mendik antolatuta. Euskadiko txapelketa.
Kartzela zaharraren 26. urteurreneko egitarauaren baitan, 12:30ean, pintxada eta 16:30ean, Xake Txapelketa.
Leizarra musika eta dantza eskolako kantuko ikasleek emanaldia egingo dute.
'Cada dia nace un listo' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Arantxa Echevarria. Iraupena: 97 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Ganbara kantu eskolaren kontzertua Ganbara faktoriaren eskutik, Udan Ganbara egitasmoaren barruan. Parte hartuko dute: Ganbara Txiki (zuzendaria: Aitor Biain) Hasiberriak (zuzendaria: Aitor Garitano) Ikastetxeak Kantari (zuzendaria: Nerea Parra) Talde bakoitzak bere errepertorioa eskainiko du banaka, eta kontzertua borobiltzeko, guztiek elkarrekin interpretatutako bi pieza entzungo dira.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute, Jana Fuentek gidatuta.