09:00 Hileroko hirugarren larunbateko bertako produktuen azoka Seber Altube plazan. 9:00 Olinpiadei hasiera emateko gosari herrikoia Kondekuan. 10:00 Gosaria amaitzean, diana Kondekuan hasita Zaldibarreraino, Arrasateko Gaiteroekin. 10:45 Pregoia aurreko urteko irabazleen eskutik eta kuadrillen kontrola/asistentzia. 11:00 Jokoen hasiera Biteri, Zaldibar, Kondekua eta Herriko plazan. 14:30/15:00 Bi txandatan banatutako bazkaria. Arrasateko Rugby Taldearen eskutik hirugarren denbora. 17:00 Zaldibarren eta Biterin final laurdeneko jokoen hasiera. 18:00 Gazte Olinpiaden final-erdia Zaldibarren. 19:15 Gazte olinpiaden finalerantz bidean kalejira Zaldibarretik Monterronera Lazkao Txiki txarangarekin. 19:30 Gazte olinpiaden finala eta ondoren sari banaketa Monterronen. 21:00 Kontzertuak Monterron parkean Fitonskins eta Gozategi taldeekin.
Kontzejupe txapelketaren XXII. edizioa jokatuko dute nagusiek. Izen-ematea Inkernu tabernan egin behar da.
Arantzazuko Adiskideak taldeak antolatuta, Xavier de Eulate donostiarrak egindako beirate multzoa izango dute aztergai gaurko hitzaldian, arreta berezia jarriz Arantzazuko basilikarako sortu zituen horietan. Hizlaira: Juan Ayesta.
Hika eguna egingo dute gaur Oñatin. 12:00etan, omenaldia Pili Irazabali, kontzejupean 13:00etan, hika poteoa Arrano tabernan hasita 14:30ean, hika bazkaria, Iturritxo jatetxean. Bazkaloste girotua. Irizar estankoan eman behar da izena 19:00etan, hika erromeria kalez kale Eingo taldearekin, Boga tabernan hasita
Urbaltz elkarteak ospakizun eguna du: 12:00 Mural-margotzea haurrekin. 13:00 Trikipoteoa. 14:30 Bazkaria eta ostean kontzertua. 18:30 Bola-joko txapelketa, bolatokian.
'Pioneras: sólo querían jugar' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Marta Díaz de López Díaz. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Benetako gertaeran oinarritutako filma.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.