Hitzaldia: lagunekin bai! Adiskidetasun feministak. Hizlariak: Miren Guillo eta Marta Luxan.
Aretxabaletako emakume eta gizonen III. Berdintasunerako Plana 2030 aurkeztuko dute. Herritarrei irekia.
Esku Hutsik elkarteko kideek egingo dute berba, Amaidoluak gonbidatuta.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute, Eli Auzmendik gidatuta.
Kozinatzeko era ezberdinak, Naiara Uriarte Remediosek gidatuta. Gaur, bigarren saioa.
Aldibereko itzulpenarekin. Antolatzailea: Duintasuna elkartea.
Mondragon Unibertsitateko Kultur eta Sormen Industriako ikasleek Hutsuneak oihaletan izeneko ekitaldia antolatu dute. Moda eta artisautza ardatz hartuta, sorkuntza, hausnarketa eta tokiko praktiken inguruko topagune bat sortzea da helburua. Parte hartuko duten merkatariak: Almila Shop, Begiondo optika, Belar Meta, Gemes Estetika, Hegoa, Kilima, Lie, Mimatu, Tak eta Xamur. Horiekin batera egongo dira Athora Mantara (Katalin Antxia) eta Jaiki elkarteko dantzariak.
Herriko jai nagusiak antolatzeko bilera. Herriko jaietako egitaraua lantzeko, herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu Udaleko kultura sailak.
Carlos Taibo idazleak egingo du hitzaldia, Aste Zapatistaren baitan.
Bergarako Gazte Orfeoiaren ikasturte bukaerako kontzertua. Zuzendaria: Nerea Parra.
Datorren ikasturterako matrikulazioa zabalik Jose de Azpiazu musika eskolan. Bi urtetik aurrerako guztiendako. Informazio gehiago 943 78 31 74 telefono zenbakian.
Kultur Ikastaroetako –zeramika, pintura eta eskulan dekoratiboak– ikasleen lanen erakusketa, zabalik.