Ibilbide motza (15km, 800m-ko desnibelarekin) eta luzea (22km eta 1.200m-ko desnibelarekin) egiteko aukera egongo da. Luzea egin behar dutenak 07:30ean aterako dira frontoitik; besteak, berriz, 08:00etan.
Bertako eta sasoiko produktuen azoka egingo da iraileko hirugarren zapatuan. Oraingoan, pizza tailerrarekin, osatuko dute. Parte hartzeko izena eman beharko da, udal webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta.
46km-ko, 36km-ko eta 29 km-ko hiru ibilbide ezberdin antolatu dituzte, eta izen-ematea kirolprobak.eus webgunean egin daiteke.
Hilaren 21ean ospatuko da eta urtero moduan aurreikusita daude tokiko ekoizleen azoka, umeendako tirolina, Intxortako igoera, eta patata tortilla lehiaketa. Nobedade nagusia, aurten, Espaloia kafe antzokian egingo diren kontzertuak dira; Etxepe taldearekin, besteak beste. Udala, gazte asanblada eta Mendi Mendia Racing taldeak dihardute antolaketan. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude.
Haur eta gaztetxoen eguna gaur, Oñatiko jaien barruan: 11:00. Atsolorra: urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria, Udaletxeko batzar areto nagusian, Musika Eskolako musikaz girotua. 11:30. Erraldoien konpartsak, Kanpantxotik irtenda. 16:00. 45. Eskubaloi Txapelketa, senior neskak, kiroldegian. 16:30. Sanmigeletako mus txapelketa, Portuko plazan. 17:00. Herriko pilota txapelketako finalak, Herriko Plazako pilotalekuan. Eta ondoren, pilotari ohien partida, bikoteka: Xala-Paskual / Aitor Mendizabal-Erle. 18:00. 45. Eskubaloi Txapelketa, senior mutilak, kiroldegian. 18:00. Haurren danborrada, Musika Bandak lagunduta. Jarraian, Gegants Bojos eta Diables de Sant Pere Nord taldeetako musikarien kalejira, Atzeko Kaleko plazatxoan hasita. 21:30. Correfoc –suzko ikuskizun ibiltaria–, Gegants Bojos eta Diables de Sant Pere Nord taldeen eskutik, Zazpibidetako bidegurutzean
Eguneko egitaraua: 11:00 Umeentzako jolasak. 12:00 Bergarako erraldoiak. 13:00 Pintxopotea. 14:30 Auzo-bazkaria. 19:00 Umeen barru-txapelketa, frontoian. 19:00 Kontzertuak: Good Vibes eta Behi Bi Blues. 20:00-22:00 Bokatak salgai. 21:30 Helduen barru-txapelketa, frontoian. 22:30 DJ Tilla.
Intxortako XXVII. igoera jokatuko da Sagardo egunaren barruan. 11:00etan izango da eta ohikoa den moduan izen-ematea egunean bertan egin beharko da. Hiru kategoria izango dira aurten ere: 12 urtera artekoena (Salbador ermitara), 12-16 urtekoena eta 16 urtetik gorakoena.
Kanpantxo Kultura Elkarteak antolatuta, Erraldoien Eguna gaur, herriko jaien egitarauaren parte. Kanpantxotik abiatuko dira eta kaleetan zehar ibiliko. Parte hartuko duten konpartsak dira: Oñatiko konpartsa, Konpartsa Txikia, Sebastian erraldoia, Atzeko Kaleko konpartsa, Bergarako Erraldoi taldea, Terrassako Gegants Bojos taldea, dultzaina-joleak.
12:00etan, bermut politikoa, Kizkitza Gil de San Vicenterekin (Sortu), Iratxe Delgadorekin (LAB) eta June Iartzarekin (Ernai) 12:00etan, jolasgunea 14:30ean, bazkaria 16.30ean, bazkaloste akustikoa Aiertekin 17:30ean, elkartasun argazkia 18:30ean, Antton Telleriaren bakarrizketa 22:00etan, Maniaks, Nikc Linbött eta DJ Bad Souns Sister gaztetxean
Iñigo Alberdi Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerario izendatuko dute. Musika kudeaketari buruzko gogoetak hitzartzea egingo du eta ondoren diploma emango diote eta domina ezarri.
Alaiak Jubilatuen Elkarteko Bazkideen Eguna ospatuko dute. Honakoa da egitaraua: 12:00 Meza 13:00 Luntxa kultur elkartean 14:30 Bazkaria eskolako jantokian. Bazkalostean, lau bazkideri oparia emango diogu eta Alaiak Kantuan taldeak abestuko du.
Errekan Gora jaialdiaren barruan, Ibil Bedi taldearen emanaldia, 13:00etan, Fernando Eskoriatza plazan. Gorosarri/ Lore Gaztea dantza emanaldia, 18:30ean, Fernando Eskoriatza plazan; John Dealear & The Coconuts, 21:00etan, Inkernu kanpoan eta Idoia Asurmendi. 22:30ean, Fernando Eskoriatza plazan.
'Gru 4. Mi villano favorito' animaziozko filma, umeendako (AEB 2024). Zuzendaritza: Patrick Delage, Chris Renau. Iraupena: 95 minutu. Sarrera da lau euro.
42. Arabako Antzinako Musika Astearen barruan Gorputz perkusioko tailerra egingo dute euskaraz eta gaztelaniaz Sastiñan. 5 eta 8 urte bitarteko haurrena, 17:30etik 18:00etara izango da; 8 eta 12 urte bitartekoena, berriz, 18:15etik 19:15era. Haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du. Sarrera librea da, baina izena eman behar da.
Sagardo egunaren barruan patata tortilla lehiaketa egingo da herriko plazan. Haizea tabernan eman behar da izena.
'Estación Rocafort' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Luis Prieto. Iraupena: 89 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak 55-35 urte beteko ditu. Hori ospatzen hasteko txistorra-pintxoa eta ardoa eskainiko dituzte eta dantzan jardungo dute, nahi duenak parte hartu dezan.
Segurako Historia Oroituz antzezki taldearekin. Sarrerak, zortzi euro.
Hilaren 21eko Sagardo egunaren barruan kontzertuak Espaloia kafe antzokian, 21.30ean. Taldeak: Bengo, DMT, Emeka, Golden 21K, North School, Etxepe eta ondoren DJ Oier Mendizabal. Sarrerak salgai daude 15 eurotan. Salmenta puntuak dira: Elgetako Janela taberna, Arrasateko Osorik taberna, Bergarako Arrano taberna eta Eibarko Katu kale taberna. Antolatzaileak: Elgetako Udala, Mendi Mendia Racing eta Elgetako gazte asanblada.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.
Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren, lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa Hazilan+. Partaide minimoa lortu ez denez, programan izena emateko epea irailaren 23ra arte luzatu da, eta hasiera irailaren 30era atzeratu. Hauek dira kontuan hartzeko data berriak: > IZEN-EMATEA (luzatua):Izen ematea IRAILAREN 23 arte zabalik mantenduko da. > IKASTAROAREN HASIERA (data berria): 2024/09/30 Bi fase ditu proiektu honek:1- AKTIBATU fasea: zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra. (80 ordu). 2- PRAKTIKALDIA. Lanpostu batean trebatuz praktikaldia enpresan. (200 orduko praktikak edo 2-9 hilabete bitarteko praktika ordainduak). Programan partehartzeko 3 baldintza nagusi bete behar dira:- Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.- Langabe egotea.- Eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea. Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko: Presentzialki: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). 9:00etatik 14:00etara. Erregistro Elektronikoan www.debagoiena.eus // hazilan@debagoiena.eus // Telf. 943 79 30 90
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.
Meaka-Irimo herri plataformak antolatuta, Hamaika erakusketa –diziplinartekoa eta ibiltaria– ikusgai da Olaranen, Irantzu Piquero editore eta ilustratzailearen eskutik, bera baita erakusketaren arduraduna. 18:30etik 20:00etara egongo da zabalik.