2024/09/18 - 2024/09/23 11:08
Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren, lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa Hazilan+.
Partaide minimoa lortu ez denez, programan izena emateko epea irailaren 23ra arte luzatu da, eta hasiera irailaren 30era atzeratu.
Hauek dira kontuan hartzeko data berriak:
> IZEN-EMATEA (luzatua):
Izen ematea IRAILAREN 23 arte zabalik mantenduko da.
> IKASTAROAREN HASIERA (data berria): 2024/09/30
Bi fase ditu proiektu honek:
1- AKTIBATU fasea: zeharkako konpetentziak lantzeko tailerra. (80 ordu).
2- PRAKTIKALDIA. Lanpostu batean trebatuz praktikaldia enpresan. (200 orduko praktikak edo 2-9 hilabete bitarteko praktika ordainduak).
Programan partehartzeko 3 baldintza nagusi bete behar dira:
- Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.
- Langabe egotea.
- Eta erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa, unibertsitate-gradua eta unibertsitate-ondokoa amaituta izatea.
Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko:
www.debagoiena.eus // hazilan@debagoiena.eus // Telf. 943 79 30 90
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.