Euskal dantzen ikastaroetan izen-emateko epea zabalik da

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ira. 13a, 10:00

Herriko jaietan egindako euskal dantzen saioa.

Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.

Urriaren 4an hasiko dira dantza ikastaroak, entseguak barikuetan izango dira eta aurreko ikasturtean moduan lau taldetan banatuko dituzte neska-mutikoak. HH 3-5 eta LH 1-3 bitartekoen saioak 16:15-17:15 artean izango dira, eta LH 4-6 eta DBHtik aurrerakoena 17:15-18:15artean.

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik da udaletxean hilaren 27ra arte. Informazioa eta argibideak ere bertan eska daitezke: 943 76 80 22 eta udala@elgeta.eus. Ikasturte osoko prezioa da 75 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak