Hauxe Herri Eguneko egitaraua, jaien barruan: 09:00. Aita Madina txistulari taldearen goiz eresia. Ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira. 10:30. Unibertsitate inguruan: herri mailako behi erakusketa; herri mailako bildots, ahari eta ardi lehiaketa; asto erakusketa; behor eta zaldi erakusketa; oilo eta euskal txerri erakusketa; gazta lehiaketa; herri mailako fruitu eta barazki lehiaketa; lore eta landare erakusketa; artisau erakusketa; Talo tabernan, taloak eta otartekoak. 11:00. Kalejira, herriko kaleetan. Musika eskolako trikiti-pandero eta soinujoleen taldea, txistulariak eta Tolosako gaiteroak. 12:00. 36. Sagardo dastaketa, Herriko Plazan. 13:15. Lehiaketetako sari-banaketa. 14:30. Herri bazkaria, kiroldegian. 15:00. Zuk ekarri zuk jan bazkaria, Antixena gaztetxean, Txosna Batzordearen eskutik. 17:00. Gaztetxoekin herri kirolak, Herriko Plazan. Ondoren, profesionalen erakustaldia; eguraldi txarrarekin, kiroldegian. 18:00. Elektrotxaranga, gaztetxetik txosnagunera. 18:30. Obaneuke taldearekin erromeria, Atzeko Kalen. 19:00. Meza, Parrokian. Ondoren, F. Esnalen salbea, Parrokiako koruak eta Oñati Abesbatzak abestuta. 20:00. Laket taldearekin erromeria, Herriko Plazan. 21:30. Drag show ikuskizuna, txosnagunean. 22:00. Rebel Noise, Hamarratz eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertua, txosnagunean. Jarraian, DJ Lumatzak. 22:30. Laket taldearekin erromeria, Herriko Plazan.
Argazkia.eus argazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Zortzi argazkilari sarituko dituzte eta bakoitzak bere lana aurkeztuko du. 10:30 Aurkezpen ofiziala eta instituzionala. 11:00 Proiektu aurkezpena: Jorge Almeida (Aretxabaleta). 11:30 Proiektu aurkezpena: Jaione Garcia (Gipuzkoa). 12:00 Proiektu aurkezpena: Endika Diaz (Araba). 12:30 Proiektu aurkezpena: Saioa Miguel (Bizkaia). 13:00 Gustavo Bravo komisarioak azaldutako erakusketa kolektibora bisita gidatua. 17:00 Proiektu aurkezpena: Kike Balenzategui (Nafarroa). 17:30 Proiektu aurkezpena: Guillaume Fauveau (Lapurdi). 18:30 Proiektu aurkezpena: Nahia Garat (Nafarroa Garaia). 19:00 Proiektu aurkezpena: Polo Garat (Zuberoa). 19:30 Sari banaketa eta jardunaldiaren amaiera.
GAYLUR Euskadik antolatuta, aniztasunaren aldeko jaia. 11:00 GAYLUR Euskadi Elkartea aurkezpena Gonbidatutako artista "Concha Velasco" (Zaldibar antzokia) 13:00-15:00 Txaranga Los Txipirones (Herriko plaza) 15:00 Paella Erraldoia herrikoia (Herriko plaza) 16:00 KEMPO antzezpena (Herriko plaza) 17:00 ZUMBA antzezpena (Herriko plaza) 18:00 - 00:00 DJ BORRE (Herriko plaza) 19:00 Euskal Okela hanburgesak (Herriko plaza) 21:30 Las Fellini show-a (Herriko plaza)
Trukuzikin elkarteak Skate Festa egingo du. Egun guztian egongo da bigarren eskuko azoka eta Mendata Surf taula baten zozketa. 11:30-13:00 Skate hastapenak. 14:00 Parrillada. 15:00 Skate librea. 17:00 Txapelketak. 19:00 Kontzertuak: Fly Shit eta Geels.
Eguneko egitaraua: 12:00: Meza –auzoan hildakoen alde–. Ondoren, bertako trikitilariak eta puzgarriek umeentzat. 14:00: Auzo bazkaria elkartean. 16:00: Mus txapelketa. 17:30: Naita Kontu eta Kanta, ikusizun berezia adin guztietako ikusleentzat. 18:00: Parrillada. 18:30: Txokolatada. 19:00: Dantzaldia Elustondo Anai-Arreben eskutik. Iluntzean, elkartean parrila piztu eta afari zerbitzua eskainiko da. 22:30: Afal-ostean dantzaldiek jarraituko dute indarrak agortu arte. 23:00: XL. Bolo Txapelketa.
Gurpil gainean, eta zazpi metro koadro eskasetan, 15 ikuslek 15 minutuko emanaldi laburrak gozatuko dituzte SIE7m ikuskizunean (Ymedio Teatro, Andaluzia). Eguneroko objektuen manipulazioa abiapuntua duten sketch barregarriak, istorio hunkigarriak eta magia topatuko ditu. Ordutegia: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00. Doan da baina gonbidapena jaso behar da bertan.
Bi izaki bizidun berezik herritarrak harrituta utziko dituzte kalean, jolas dibertigarriekin. Flexus (MG Producciones) ikuskizuna 12:00etan eta 18:00etan izango da.
Bakarrizketa barregarria, delirantea eta errebindikatzailea egingo du Maria Urcelay bergararrak (Euskal Herria) 12:30ean eta 13:30ean.
Euskal Herriko 34. Hiru txirlo bola-joko txapelketari hasiera emango diote eta lehenengo jardunaldia Aretxabaletan egingo da.
Bere unibertso pertsonala eta objektuekin erlazionatzeko duen modu berezia erakutsikodigun pertsonaia maitagarri batekin topaketa da Bufa&Sons ikuskizuna (Xavi Lozano, Katalunia).
Dantza garaikidea eta poesia bisuala uztartuko dituzte Filar (Antonella D'Ascenzi, Italia) ikuskizunean, gorputzen eta objektuen arteko harremanaren garrantziaz hitz egiteko.
Maskarak eta objektuak. Testutik aldenduz, antzerki bisualago batera hurbiltzen den proposamen eszenikoa. Munduko edozein etxetan gerta litekeen istorioa da Ximurrak (Gontzal Royuela, Euskal Herria).
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
GAYLUR Euskadik antolatuta, aniztasunaren aldeko jaia. 19:00 GAYLUR Ongietorria (Ibarraundi museoa) 19:30 Mahai ingurua: La Soledad en el colectivo LGTBIQ+ (Ibarraundi museoa) 21:30 GAYLUR Ongietorri afaria (Frontoia) 23:00 LGTBIQ+ Zinema Tierra de Dios filma + Berbaldia (Zaldibar antzokia)
Arantzazu Parketxean 48 argazkiz osatutako erakusketa bat jarri dute, azarora arte ikusgai egongo dena. Mendiko larreak erabiltzen dituzten abeltzaintza ustiategien bioekonomia sustatzea da erakusketaren helburua.