Egubakoitzean zabalduko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturaten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko ots. 26a, 13:08

Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.

Martxoaren 1etik 29ra bitartean izango da askotariko arte diziplinak batzen dituen bilduma ikusgai, eta erakusketak iraun bitartean bestelako ekimen gehiago izango dira Kulturateko klautroan, horien artean, bisita gidatuak, zine foruma eta kontzertuak.

Erlazionatuak

'Artean 3' erakusketan, emakumeek sortutakoak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019 ots 23 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak