Amaia Gozategi Urbietak –hazkunde pertsonalean, osasunaren autogestioan eta ongizatean aditua– Acompañando el todo que somos. Garen guztia bidelaguntzen izeneko solasaldia egingo du Amaidolua elkarteak gonbidatuta.
Haurdunaldi subrogatua izango dute hizpide June Fernandez komunikatzaile eta eragile feministak eta Elixabete Imaz EHUko irakasleak, Emakume Txokoak gonbidatuta.
Tertulixan gazteleraz saioan gaur landuko duten liburua da: 'Peste y cólera' –Patrick Deville (Anagrama)–.Dinamizatzailea: Mónica Leiva
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria. Irakurgaia: Adriano Mataren Sanrokeetarako, etxean. Irakurri 398. orrira arte.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emateak: 650 50 58 99. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.