Errosarixo jaien barruan, gaur: 09:00. Aita Madina txistulari taldearen goiz eresia. 12:00. Meza nagusia, parrokiako koruak abestuta. 12:00-14:00. Haur parkea, Etxaluzeko parkean. 12:30. Erraldoiekin dantzan, Herriko Plazan. 17:00. Arku tiraketa erakustaldia, San Martin zuhaiztian. Arkua probatu nahi duen edonorentzat irekita. 17:00. 41. San Migel pilota txapelketako finala, gazte eta nagusi mailako pilotariak, Zubikoa pilotalekuan. 17:00-19:00. Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira aniztasun funtzionala duten haur eta gaztetxoentzat. 17:00-20:00. Haur parkea, Etxaluzeko parkean. 19:00. Africa Bibang abeslaria, Atzeko Kalen. 19:00. Ingot Rock taldearen kontzertua, txosnagunean. 20:00. London Orkestra taldearekin dantzaldia, Herriko Plazan. 20:30. Balkoitik balkoirako bertso-saioa, Maialen Lujanbio eta Urko Arregi bertsolariekin, Kale Zaharrean. 23:00. Ikuskizun piromusikala, Valecea pirotekniaren eskutik, Herriko Plazan. Eta ondoren, dantzaldia London Orkesta taldearekin.
Elgetako frontea ezarri zela 88. urteurreneko bisita berezia. Doan izango da. Lubakiak ikustearekin batera Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa ere bisitatutako da. Izena emateak: 943 79 80 22 edo infoturismo@debagoiena.eus edo udala@elgeta.eus.
GAYLUR Euskadik antolatuta, aniztasunaren aldeko jaia. 11:00 Bolibar Elizateko bisita 14:30 GAYLUR Bazkaria (Frontoia) 16:30 - 18:30 LGTBIQ+ Bingo musikala Barbara Reina de la Pantaloneta (Frontoia) 17:30 Txokolatea eta bizkotxoak (dohain) (Frontoia) 19:00 GAYLUR Agurra (Frontoia) Agurraren itxiera
Beart elkartearen eguna ospatuko dute Irala kalean (euriarekin San Martin plaza).
Eguneko egitaraua: 12:00: Meza nagusia Aramaio abesbatzarekin. 13:00: Bermouth dantza Elustondo Anai-Arreben eskutik.
Gurpil gainean, eta zazpi metro koadro eskasetan, 15 ikuslek 15 minutuko emanaldi laburrak gozatuko dituzte SIE7m ikuskizunean (Ymedio Teatro, Andaluzia). Eguneroko objektuen manipulazioa abiapuntua duten sketch barregarriak, istorio hunkigarriak eta magia topatuko ditu.
Xavi Lozano kataluniarra lagun dutela musika instrumentu bat sortuko dute 7 urtetik gorako neska-mutikoek, han emandako materialekin. Doan da baina izena eman behar da ondorengotelefono zenbakian: 670 224 209.
Bergarako txistulari bandak kontzertua egingo du udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Teatro Paraiso taldearen ikuskizuna. Jolasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora ekartzeko bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak.
Nazioarteko XXV. Organo Erromantikoaren kontzertu zikloaren baitako kontzertua emango dute Juan de la Rubia eta Xabier Urtasun organo-joleek.
Bi maitemindu maskaratuen istorioa da hau: Eros eta bere maskarak. Eros (Ixo Teatro, Euskal Herria) ikuskizunean maitasuna zaintzeko bidean agertzen diren beldurrak eta zailtasunak jaso dituzte.
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Arantzazu Parketxean 48 argazkiz osatutako erakusketa bat jarri dute, azarora arte ikusgai egongo dena. Mendiko larreak erabiltzen dituzten abeltzaintza ustiategien bioekonomia sustatzea da erakusketaren helburua.