San Migel jaien barruan, gaur: Egun osoan zehar, gazteendako ekintzak. Antolatzailea: Gaztelekuko erabiltzaileak. 11:00. Jotak, Acordes Navarros taldearekin, San Martin egoitzan. 12:00. Berakatz-zopa lehiaketa, Herriko Plazan. Ondoren, sari-banaketa. 13:00. Jotak, Acordes Navarros taldearekin, Lazarragako lorategian. 16:45. Entzierro txikia, haur eta gaztetxoentzat. 17:30-19:30. Sokamuturra, Plazan, Kale Barrian eta Atzeko Kalen, Ibiri ganadutegiko zezenekin. 20:00. Aukeran dantza konpainiaren ikuskizuna, Herriko Plazan. Arratsaldean zehar, Mugi Boogie! dantzaldia, adin guztientzako gaztetxoentzat, txosnagunea
Arrasateko Pertsona Nagusien Astea dela-eta, aitortza pentsiodunei eta, ondoren, luncha.
Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, aldarrikapen ekintza eta festa egingo dute. Udala, Nagusilan, Duintasuna eta San Joxepe elkartea batuko dira eta kantuak, salda eta txorixoa izango dituzte.
Odol emaileen elkarteak udazkeneko odol-ateratzeak iragarri ditu astelehenerako, hilak 30. Aurrez hartu behar da txanda egunean bertan, goizez, 943 00 78 85 telefonora deituta eta Gotatatan aplikazioaren bitartez.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.