Fitness ikastaroetan ate irekiak (pilates, body pump, hypop, luzaketak, krossfit...).
Arrasateko hainbat merkatarik merkealdien azoka egingo dute. Denden aurrealdeetan erakutsiko dituzte produktuak 16:30etik 20:00etara.
MagialdiAraba Aramaiora iritsiko da irailaren 12an Txoborro magoarekin eta honakoa izango da egitaraua: 18:30 Magia gertutik, tabernetan. 19:30 Magia ikuskizuna, Sastiñan.
Haurren danborradako entsegua gaur. Haur bakoitzak bere ur botila eramatea gomendatzen dute antolatzaileek.
Josu Bereziartuak egingo du berba, Pol-Polek gonbidatuta.
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.