09:00etan, sokamuturra 11:00etan, diana 11:30ean, musika bandaren kalejira 12:00etan, errekortadore eskola ibiltaria 12:30ean, musika bandaren kontzertua 18:30ean, haurren danborrada 20:00etan, Rumbo Tijuana taldearen kontzertua
Sanatana Dharma Oñatiko Yoga Eskolak antolatuta, yoga praktikatu nahi dutenei zuzendutako hastapen ikastaroa: irailak 16, 18, 23 eta 25. Bi ordutegia: 9:30-11:00 edo 19:00-20:30; Bidebarrieta 28 helbidean. Informazio gehiagorako eta izena emateko: 610 953 794 edo yogaonati@gmail.com.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Miren Ros Aiartzaguenak hausnarketa egingo du seme-alabek eskuko telefonoaren zer-nolako erabilera egingo duten aztertzeko.
Familian eta Parrokian ematen den katekesian parte hartzeko interesa daukaten 6 urtetik gorako umeen familiek zabalik dute izena emateko epea. Irailaren 16an eta 17an egin dezakete abade-etxean (Iturriotz kalea, 43).
Sanmigeletako ekitaldirako Beinke-Loramendi dantza entsegua egingo dute Kurtzebarri eskolako pistan. Lau saio izango dira guztira.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.