10:00 Ad Libitum txarangaren kalejira 12:30 Aguraingo musika bandarekin kalejira 18:30 Zumai txarangaren emanaldia
Leintz bailarako txistularien jaia ospatuko dute hamabosgarrenez. Kalejira egingo dute 11:00etan eta kontzertua, 13:00etan.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak beka dela-eta, Hona bostekoa erakusketa: Unai Gaztelumendiren Harresia, Eñaut Aiartzaguenaren Gure basoak, Kotetoren Txillardegi Bergaran, Mattinen Handantza eta Aritz Ibarraren Aldaxka pozoituak komikiak izango dira ikusgai.
Ortzai Antzerki Taldearen eskutik, Hansel y Gretel antzezlana izango da, 12 urtetik gorakoentzako. 10 euroko prezioa du sarrerak.
Turkiar jatorriko Selcuk Senyurtek (perkusioa), Kolonbiatik etorritako German Muñozek (gitarra) eta Aretxabaletan jaiotako Mikel Zamorak (ahotsa) osatutako taldeak besteak beste The Police, Ken Zazpi, Radiohead eta Jarabe de Paloren bertsioak egingo dituzte.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emateak: 650 50 58 99. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.
Arantzazu Parketxean 48 argazkiz osatutako erakusketa bat jarri dute, azarora arte ikusgai egongo dena. Mendiko larreak erabiltzen dituzten abeltzaintza ustiategien bioekonomia sustatzea da erakusketaren helburua.