'Evolución e historia de la cartografía en Gipuzkoa. Una visión desde Debagoiena' hitzaldia egingo du Amurrioko Jabier Aspuru ingenieriak. Oñatiko Esperientziaren Gelan, GOEINAGUSIk antolatuta.
Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak antolatuta menopausian elikadurak duen garrantziaren gainean egingo dute berba.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emateak: 650 50 58 99. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.