Bertsolari batek eta bi piano-jolek eskainitako 'Eta zer gehiago?' ikuskizuna Bergaran

Mirari Altube Arrese 2019ko mar. 19a, 14:36

German Ormazabal eta Xabier Lizaso piano jotzaileak eta Andoni Egaña bertsolari eta idazlea elkartuko ditu Eta zer gehiago? ikuskizunak zapatuan, martxoak 23, Seminarixoko oholtzan (19:00).

Bizitzaren bidegurutzeetan bide bat edo bestea hartzeak duen garrantziaren gaineko gogoeta eragiteko gogoz datoz bi pianoren laguntzarekin: "Ez ohikoa den bi pianoren emanaldia entzuteak, gure ustez, nahiko interesa sor dezake baina, horrez gain, horren bizkarrezur, bi pertsonaren hautu desberdinez ari gara. Eta egoera bertsuan edonor egon izan dela, dagoela edo egongo dela adieraztea da saioaren helburu nagusia", adierazi dute proiektuaren sortzaileek. Emanaldiarekin gozatzeko ez dela musikazale itsu-itsua izan beharrik gaineratu dute, eta, bertsozaleak eta literaturazaleak ere gonbidatu dituzte "istorio bat nola osatu duten ezagutzeko".
 
Rachmaninov, Chopin, Ravel eta Bernsteinen konpositore eta piano-joleen lanei istorio bat gaineratu diote Eta zer gehiago? proiektuko kideek, eta hitzez eta bertsoz kontatuko du hori Andoni Egañak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak