Bergara Oinez ekimeneko irteera Mariaren Lagundiko kideek antolatuta.
Janari bilketa Hotz Oñatik eta Zaporeak elkarteak antolatuta: Eroskin (Arantzazuko Ama kalekoa eta Errekaldekoa), SM Kooperatiban, BMn eta Errekaldeko dendan. Biltzen dena Zaporeak GKEak Lesbosen abian duen proiektura bidaliko dute oso-osorik. Bilduko duten janaria da: lekaleak, kontserbak –arraina, barazkiak, lekaleak–, olioa, barra energetikoak, pasta, arroza (Txerrikirik ez).
Garbigune ibiltaria olio makinaren alboan, urmaelaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Odola emateko deia egin dute eta horretarako autobusa izango da 16:45etik 20:00etara, Durana kale barrenean.
ONCEko Oroimenak Antzerki taldeak La estrella antzezlan berria aurkeztuko du Espaloian. Antolatzailea: Xalbadorpe erretiratuen elkartea.
Hazien liburutegia ekimena dela-eta, Kalabaza hamaika eran tailerra emango du Olatxuko Laboreak-ek. Kalabaza oinarri hartuta lau kontserba mota kozinatzeko aukera izango da. Izena eman behar da aurrez liburutegian edo udaletxean, plazak mugatuak baitira.
Ur-ekosistemen eta Biodibertsitatearen Astea ospatuko dute, eta, horren baitan, hilaren 17an hitzaldia egingo du Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologia saileko kide Ander Izagirrek, Aramaixoko suge eta sugegorriak. Haien ospe txarraren biktimak? izenburupean. Kultura etxeko areto nagusian izango da, 18.30ean.
Juan Ciudad y Duarte (San Juan de Dios) bizitzan oinarritutako De Juan a Juan musikalean oinarritutako kontzertu akustikoa, eta ondoren, Ricardo Rodriguez Lopez idazlearen De Juan a Juan, el libreto y un relato liburuaren aurkezpena.
Artixa elkarteak atera duen 'Urruxolako kontuak' liburua oinarri eskuetan dutela, auzo horretako istorioak kontatuko dituzte gaur Pake Lekun elkartean egileek.
Dolu perinatala izango dute hizpide Emakume Txokoak antolatuta. Eider Otxoa Inda izango da hizlaria eta saioa osatuko dute bertsoekin, musikarekin eta dantzekin: Kat Lumen, Diana Wondy eta Miren Amuriza.
Euskararen bueltako hitzaldi sorta antolatu dute urrirako Olaso Dorrea Fundazioak. Gorka Torre idazleak honako hitzaldia egingo du: Euskararen zapalkuntzari aurre egiteko borroka Ipar Euskal Herrian.
'El eco' filma (Mexiko, 2023). Zuzendaria: Tatiana Huezo. Iraupena: 102 minutu. Sarrera: bost euro.
Eskarmentu handiko musikariekin (Trogloditas, Moonshakers...) osatutako Kinki Boys taldeak rock-and-roll iluna ekarriko du gaztetxera. Sarrera: 7 euro.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Aurreko urteetako erreka garbiketen argazkiekin osatutako erakusketa buztin gelan. Martitzenetik zapatura 16:30etik 20:00etara. Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean egitasmoarekin bat eginez Elgetako Udalak antolatutako Aste Berdearen barruan.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Bergara Hiria argazki lehiaketako lanak ikusgai izango dira urriaren 11tik 20ra bitartean, Arizondo argazki taldeak antolatuta. Ordutegia: asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00; 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.