Bingo musikatua izango dute San Joxepe elkarteko erretiratuek; pare bat orduko saioa izango da. Bingora joango ez direnek igela eta toka jokoak izango dituzte egoitzaren alboko patioan.
Mikel Alberdik, historia zale eta Zumalakarregi Museoko historia teknikariak, Bergarako besarkada eta beste pake saioak Lehen Karlistaldian hitzaldia egingo du Lanbroa kultur elkarteak gonbidatuta.
Musika, kantu eta lirika arloan nabarmendu diren gazteen kontzertu-errezitaldia. Ozenki elkarteak hasiera emango dio denboraldi lirikoari kontzertu horrekin, eta euskal harrobiko artista garrantzitsuek aria eta kantu ezagunen errepertorio zabala egingo dute.
Kuartz taldearen kontzertua Burrunda Faktoriak antolatuta. Sarrerak: zortzi euro arrunta, hiru euro murriztua.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, 18:00etatik 20:00etara. Izen-emateak: 650 50 58 99. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.