Marije Goikoetxeak, Deustuko Unibertsitateko etika irakasleak, Voluntades anticipadas y autodeterminación hitzaldia egingo du Goienagusik antolatuta.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta.
Gipuzkoako Kabia-ko erabiltzaile eta langileen alde eta euskararen normalizazioaren aurkako sententzia salatzeko elkarretaratzea, Bergarako Udalak eta Jardunek deituta.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.