Haur eta nerabeen binakako eskupilota partida izango dira.
Arrasateko Pertsona Nagusien Astea dela-eta, aurkezpena izango da lehendabizi, ANAKONen eskutik; ondoren, Kike Biguriren (Kaittin Allenderen ordez) bakarrizketa saioa.
Haurren aisialdi zerbitzua ezagutzeko ate irekiak: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek altxorraren bila jardungo dute. Zerbitzuan izena emanda egon beharrik ez dago parte hartzeko baina aldez aurretik jakinaraztea eskatu dute: 683 38 38 16.
Jaien hasiera: 18:00 Aretxabaletako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, gaiteroekin batera. 19:30 Kontzertuak: Glutenbakuak eta Bixentak. Udaletxe zaharrean, Gazte Mugimenduak antolatuta. 21:00 Kantu afaria, Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin. Eguraldiaren arabera, Herriko plazan edo Iturrigorri frontoian egingo da. 22:00-00:00 Diskofesta: pintxada kolektiboa. Gaztelekuan 12-16 urte bitartekoentzat. 22:30 La Txama taldearen kontzertua, Mitarte kalean.
Maritxu Kajoi komisiñuak Arrasate Rubgy Taldeari aitortza egingo dio bederatziurrenaren baitako inbutua emanda. Ondoren, ardoa eta gazta banatuko dituzte.
Eguneko egitaraua: 19:00 Jaien hasiera, Ikurrinaren igoera eta etxafuegoak. 21:00 Bertso afaria Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Peru Abarrategi. Afal ostean, opari ezkutuaren zozketa izango da eta talde argazki bat atera. Bertsolarien desafioaren arabera bertso-kanpaiak izango dira ordu-txikietan.
Irailaren 27tik 29ra ospatuko dituzte Garagartzako jaiak. Hemen egubakoitzeko egitaraua: 19:00. Jaien hasiera: Ikurrinaren igoera eta suziriak. 19:30. Buzkantza jana. 22:30. Lamiaren etorrera. 23:00. Hamargarren Buzkantza Rock: Total Distorsion, Bat Bat Bi eta Letagin. 02:00. Berakatz zopa.
Oñatiko jaien barruan, gaur: 19:30. Txosnagunearen irekiera ekitaldia. Jarraian, Malenpe bakarlaria. 21:00. Film laburren lehiaketa, txosnagunean. 22:30. Bertso jaialdia, kiroldegian: Andoni Egaña, Maider Arregi, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Aitor Tatiegi. Gai-jartzaile lanetan, Txinparta Bertso Eskola. Sarrerak salgai, Txokolateixan eta www.oñati.eus, 10 euro. Hamabi urtetik beherako haurrak, doan.
19:30ean, etxafuegoak, kanpai doinuak, San Migelen jaitsiera eta herri dantza Angiozarko dantzariekin 22:30ean, Harrikada eta Babes Gabe taldeak
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.
Meaka-Irimo herri plataformak antolatuta, Hamaika erakusketa –diziplinartekoa eta ibiltaria– ikusgai da Olaranen, Irantzu Piquero editore eta ilustratzailearen eskutik, bera baita erakusketaren arduraduna. 18:30etik 20:00etara egongo da zabalik.