EKINola Etorkizuna zure eskuetan ekintzailetza jardunaldia egingo dute. Ideia berri eta berritzaileak dituzten eta ekintzaileak diren gazteek haien proiektu eta egitasmoak garatu eta enpresen aurrean aurkeztuko dituzte.
Gorputzen burujabetza zikloaren baitan trans legea landuko da, mahai-inguru baten bitartez. Eihera Kooperatibako kide batek, berdintasun teknikari batek eta mugimendu transmaribibolloko kide batek hartuko dute parte, eta Bilgune Feministako kide batek dinamizatuko du saioa.
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala liburuaren bueltan solasaldia izango du Kartzelako Irakurketa Taldeak. Idazlea bertan egongo da, gainera.
Iraileko ohiko osoko bilkura gaur udaletxeko areto nagusian.
1937 Intxorta kultur elkarteak egia eta justizia eskatuko ditu, 88 urte geroago, Arrasateko monolitoan: Txikitxu Arrostaitz dantza taldearen ohorezko aurreskua. Intxorta 1937 kultur elkartearen hitzak. Goikobalu Txiki eta AGAren emanaldia: Amaren Bularra. Lore eskaintza monolitoan. Arrostaitz dantza taldearen: Ikurrin dantza. Goikobalu eta Txorbela taldeen emanaldia: Euskal Herriko seme-alabak gara eta Txoriak txori. Bukatutakoan, Kulturatera joango dira, Orratz Begia erakusketa bisitatzera, txistulariekin kalejiran.
Sanmigeletako ekitaldirako Beinke-Loramendi dantza entsegua egingo dute Kurtzebarri eskolako pistan. Azken saioa izango da eta irailaren 28an plazan dantzan egiteko derrigorrez agertu beharrekoa.
Eskoriatzako Energia Komunitatearen arloan Energia Berriztagarrien Kooperatiba eratzeko erabakia hartu dute.
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
1936ko Gipuzkoako gerra-haurren gaineko bilduma, Intxorta 1937 Kultura Elkartearen eskutik. Urriaren 12ra arte ikusgai.