Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.
Aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroa eskainiko du aurten Udalak. Urriaren 19tik maiatzaren 31ra bitartean egingo da. Informazio bilera egingo dute gaur.
Familian eta Parrokian ematen den katekesian parte hartzeko interesa daukaten 6 urtetik gorako umeen familiek zabalik dute izena emateko epea. Irailaren 17an egin dezakete abade-etxean (Iturriotz kalea, 43).
+ 55 elkartegiak programaren baitan Joana Diaz de Alda psikologiak hitzaldia emango du kultur-etxean.
'Alzheimerrarekin elkarbizi' izeneko hitzaldia antolatu du gaurko Afagi elkarteak.
Elgetako mintzalagun programak zabalik du ikasturte berriko izen-ematea. Bidelariak zein bidelagunak behar dira. Euskaraz jarduteko talde txikiak osatzea da helburua. Argibideetarako: berbetan@elgeta.eus edo Elgetako liburutegira jo (943 78 80 12 / 688 72 96 03 / elgetakoliburutegia@elgeta.eus).
Aurreko ikasturtean moduan Kezka dantza taldeko kideek gidatuko dituzte ikastaroak. Lau taldetan banatuko dira ikasleak eta entseguak barikuetan izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena; hilaren 27a da azken eguna.
Haurren danborradako entsegu orokorra. Danborra jotzen duten haur guztiak bertaratu beharko dira eta larruzko gerrikoa eraman. Haur bakoitzak bere ur botila eramatea ere gomendatzen dute antolatzaileek.