'Euskara munduko lapikoetan' ikastaroa hasiko da martxoaren 13an

Maialen Regueiro 2019ko martxoaren 4a

Auzokok eta Bizikasi elkarteek Euskara munduko lapikoetan ikastaroa antolatu dute Udalaren laguntzarekin batera. Hala, ikastaro honetan, oinarrizko euskara eta munduko sukaldaritza landuko dute, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten Souad (marrokiarra) eta Fede (argentinarra) sukaldari arituko direlarik. Ikastaroa martxoaren 13an hasiko da eta 29ra bitartean iraungo du. Asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak bitartean elkarte gastronomiko batean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak