Barikuan jokatuko da mus txapelketako azken kanporaketa

  Kirola  Antzuola

Barikuan jokatuko da mus txapelketako azken kanporaketa

Aste bukaeran jokatutako Antzuolako Mus txapelketako final aurrekoetan, bikote hauek sailkatu dira: Agurtzane Loidi eta Nekane Berasategi; Joan Simon Aristi eta Beñar Kortabarria; Peio Yurrita eta Migel Angel Cañizares eta Josu Larrea eta Iker Muruamendiaraz. Gailur tabernan egingo da azken kanporaketa hilaren 28an, 22:15ean. Finala, berriz, urtarrilaren 30ean, 16:30ean, Arin jatetxean izango da.

Ford Mugarrik Usurbili irabazi dio, fisikoki gehiago izanda

  Kirola  Arrasate

Ford Mugarrik Usurbili irabazi dio, fisikoki gehiago izanda

Gol askoko lehia izan zez zapatuan Musakolan jokatutakoa (48-44); ondorioz, epaileek ere arazoak izan zituzten golak behar den bezala idazteko. Ford Mugarrik Usurbilen aurka jokatu du ligako 14. jardunaldia.

DKS'10

  Kirola  Debagoiena

.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Jone Elortzak eta Alberto Iñurrategik irabazi dituzte Debagoieneko kirolari onenen sariak

  Kirola  Aramaio  Aretxabaleta  Debagoiena  Elgeta  Leintz Gatzaga  Oñati

Jone Elortzak eta Alberto Iñurrategik irabazi dituzte Debagoieneko kirolari onenen sariak

Saritu dituzte Debagoieneko kirolariak, eta kirolaren alde lan egiten dutenak. Aramaion ospatutako ekitaldi jendetsuan 12 sari banatu zituzten. Emakumezko kirolari onenaren saria Jone Elortza oñatiarrak eroan zuen; eta, gizonezkoetan Alberto Iñurrategi mendizalearendako izen zen sari nagusia.

Idurre Elortza: "Liderraren kontra gure maila erakutsi beharko dugu"

  Kirola  Oñati

Idurre Elortza: "Liderraren kontra gure maila erakutsi beharko dugu"

Senior mailako Aloñako neskak sailkapenaren erdian daude, zortzi jardunaldi jokatu ostean. Taldean aurpegi berri asko daude. Idurre Elortza da entrenatzailea, eta harekin egin dugu berba.

Bi saskibaloi partidu asteburuan Labegaraietan

  Kirola  Bergara

Bi saskibaloi partidu asteburuan Labegaraietan

Senior mailako Soraluce BKE saskibaloi taldeak Eibarko Ruibal Alquiler de Vehiculos taldea hartuko du domeka arratsaldean Labegaraietan, 17:00etan. Junior mailan, berriz, Bergara eta Easo Haizea izango dira aurrez aurre zapatuan Labegaraietan, 12:45ean.

DKS sarien banaketa zuzenean streaming bidez

  Kirola  Aramaio  Debagoiena

Gaur, egubakoitza, banatuko dira Debagoieneko kirol sariak Aramaioko kultur etxean. Sari banaketa 19:00etan hasiko da eta streaming bidez Interneten ikusi ahal izango duzue ekitaldia osorik.

Eskualdeko kirolari onenak sarituko dituzte gaur Aramaion

  Kirola  Debagoiena

Eskualdeko kirolari onenak sarituko dituzte gaur Aramaion

Debagoieneko Kirol Sarien hirugarren ekitaldia egingo dute gaur, egubakoitza, 19:00etan hasita, Aramaioko kultura Etxean.

Streaming bidez zuzenean Goiena.net-en

Roman Martinez: "Arrasateko bide zaharrak errekuperatzerakoan herriak aisialdirako beste aukera bat izango du"

  Kirola  Arrasate

Roman Martinez: "Arrasateko bide zaharrak errekuperatzerakoan herriak aisialdirako beste aukera bat izango du"

Besade Mendi Elkarteak atzo, hilak20, egin zuen batzar orokorra; eta, hitzordu horren bueltan izan gara Roman Martinezekin, Besaideko presidentea. Iazko urtearen balorazioa egin digu, eta besteak beste, aurtengo egitasmoen eta elkartearen erronken gainean egin dugu berba.

Saskibaloi partida gogorra, domekan Arrasaten

  Kirola  Arrasate

Junior mailako Mondragon Unibertsitateko A taldeak eta Donostiako Easo Basoa taldeak domekan neurtuko dituzte indarrak domekan 18:00etan Iturripen. Partida gogorra espero da, Euskal Ligako lehen faseko azken jardunaldian berdinduta dauden bi talderen arteko lehia izango delako. Jaitsiera ekiditeko fasea edo onenekin jardutekoa daude jokoan.

Ritxar Hidalgok jaso du Eskoriatza Kirol Elkarteko Gabonetako zozketako saria

  Kirola  Eskoriatza

Ritxar Hidalgok jaso du Eskoriatza Kirol Elkarteko Gabonetako zozketako saria

1.100 euro jaso ditu Hidalgok. Astelehenan, hilak 17, eman zioten saria Eskoriatzako Kirol Elkartearen lokalean bertan.

Arrate-Valladolid: Asobal mailako lehia Oñatin

  Kirola  Oñati

Aloña Mendik antolatuta punta-puntako partidua jokatuko dute hilaren 29an, 18:30ean, Zubikoa kiroldegian: Arrate eta Cuatro Rayas Valladolid taldeak aurrez aurre egongo dira. Besteak beste, Bidasoa, Portland eta Bartzelona atezain izandako Tomas Svensson eta Arrateko atezain Igor Moiua oñatiarrak ikusteko aukera izango dute zaleek.

Lokatzakoak, ziklo-krosean neguan

  Kirola  Bergara

Lokatzakoak, ziklo-krosean neguan

Lokatza Sumofic taldeko txirrindulariak Berrizen jokatutako ziklo-krosean lehiatu ziren aurreko zapatuan. Dagoeneko gazte mailako txirrindulariek agur esan diote ziklo-kros denboraldiari eta hilabete barru errepideko denboraldiari ekingo diote Osintxun. Bestalde, zikloturista lizentzia egiteko epea urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.

Otsaileko lehen asteburura atzeratu dute eski irteera

  Kirola  Eskoriatza

Asteburu honetan Luz Ardidenera joatekoak ziren Eskoriatza kirol elkartearekin. Elurrik ez dagoenez, irteera otsaileko lehen aste bukaerara atzeratzea erabaki dute.

Eski irteera antolatu du Murrukixok otsailerako

  Kirola  Aretxabaleta

Murrukixo Mendizale Elkarteak eski irteera antolatu du otsailaren 19 eta 20rako. Luz Saint Sauveur aldera joango dira urtero legez, eta izenemate epea dagoeneko zabalik daukate.