Orkatzategira irteera zapatuan, Euskal Mendizale Federazioaren mendea ospatzeko

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko api. 25a, 12:23

Orkatzategi.

Euskal Mendi Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko apirileko azken asteburuan 100 tontorretara igotzeko proposamena egin dute eta Aloña Mendiko mendi taldeak Orkatzategira igotzea pentsatu du. Zapatuan izango da irteera eta ibilbide osoa oinez egingo dute.

Duela mende bat, 100 urte, sortu zen Euskal Mendi Federazioa eta urteurren hori ospatzeko egingo diren ekitaldiean artean dago asteburuko hau: 100 urte 100 mendi ekimena. Hala, urteak adina tontor igoko dituzte asteburuan Euskal Herri osoan, eta goian argazki bat aterako.

Aloña Mendiko mendi taldea era batu da ospakizuneko ekimen honetara eta Orkatzategira antolatu du irteera zapaturako. Apirilaren 27an izango da, 07:00etan plazatik abiatuta, eta ibilbide osoa oinez egingo dute, autobusik gabe. Sei-zazpi orduko ibilaldia izango da eta hamarretakoa egingo dute Urrusolako elkartean. Joan gura duenak izena eman behar du aurretik: alonamendi.mendi@gmail.com. Gaur, eguena, da azken eguna horretarako. Talde moduan doazenak federatuta egon behar direla gogora ekarri du Aloña Mendik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak