Ate joka dago Aloñako Igoeraren XIX. edizioa, eta dagoeneko korrikalariak hasi dira euren gorputzak berotzen. Domekan 90:30ean botako dute zerura lasterketaren hasiera adieraziko duen suziria, eta orduan hasiko dira Euskal Herri osoko baina baita Iberiar penintsulatik etorritako lasterkariak helmuga deabruaren eskutik zeharkatzearen bila.
Faborito garbirik ez
342 korrikalari arituko dira Aloñan gora, eta, horien artean, hainbatek dituzte lasterketa irabazteko aukerak. Golden Trail Series zirkuituko aurreneko probaren irabazle Fabian Venero eta June Villaroel dira horietako bi, baina badaude beste hainbat protagonista ere, hala nola, Nuno Oliveira, Walter Becerra, Gontzal Murgoitio, Aitor Ajuria –azken txapelduna–, Ibai Larrea, Oihana Kortazar, Lide Urrestarazu –euskal selekzioko korrikalaria– eta Ainara Uribarri oñatiarra. Hainbat dira aipatu gabe gelditzen diren izenak, baina guztiek izango dute garaikurra lortzeko aukera.