Aitor Ventureirak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
HIK: Haurren Irakurketa Kluba. LH5 eta LH6ko haurrentzat zuzenduta. Peru Magdalenaren laguntzarekin. Landuko duten liburua: Zuni. Egilea: Pello Añorga (Aizkorri).
Urtarrilean Elisa Sala Mozos ikertzaile eta gizarte-aholkulariak egingo du berba, Debagoiena Ehuntzen programaren baitan.
Elisa Sala Mozos gizarte aholkulariak egingo du berba, bakardadea landu eta Debagoieneko Mankomunitateko udalerrien arteko sarea sortu gura duen Ehuntzen proiektuaren baitan.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta. Gaur, Beñi Agirre historialariak bisita gidatua egingo du.
'Frontera' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Judith Colell. Iraupena: 101 minutu. Sarrera da 4,50 euro; ikuslearen eguna da gaur.
2024an inauterietan estreinatu zuten dantza-herrikoia, Nasteborraste, eta inauterietako beste dantza batzuk ikasteko ikastaroa antolatuko dute aurten ere. Egunak: Urtarrilak 19, 26 eta otsailak 2 eta otsailak 9. Izena emateko Hemen
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 6 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 16an, 19an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Whatsapp, bat bateko mezularitza zure smartphonean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.