Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur, autobus geltokiaren ondoan, 10:30etik 21:00etara.
Untzillan izango da 11:00etatik 12:00etara. Azkoagan 13:00etatik 15:00etara. Eta Uribarrin 15:00etatik 16:00etara. Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.
Odola ematera deitu dituzte aretxabaletarrak. Horretarako autobusa izango da Durana kalean.
Argazkilaritza bizitzeko eta ulertzeko duen modua partekatuko du Aritz Gordo arrasatearrak, hainbat argazkiren bidez. Ikusgai egongo da martxoaren 19ra arte.
Hizlaria: Patxi Olabarria antzuolarra.
Bakardadearekin lotuta dauden iniziatibak ezagutuko dira.
Beste herrietan bakardadearekin lotuta dauden iniziatibak ezagutzeko aukera. Debalde, aurretiko izen-ematerik gabe.
Ana Apikak egingo du ipuin kontaketa saioa 4 eta 5 urteko umeedako. Kontatuko duen ipuina da: 'Animaliak'.
Gutxieneko soldata duin bat eskatzeko Martxoaren 17rako deituta dagoen grebari buruzko saioa.
Bilera irekia izango da eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du. Gai zerrenda: Aurreko aktaren onarpena Urteko ekimenen gaineko jarraipena Galdera eta eskaerak
Pake Leku elkarteak antolatuta, solasaldia Lukene Igartuarekin eta Izar Mendiolarekin.
Ostean, solasaldia egongo da protagonistetako batekin, keinu-hizkuntzaren interprete batekin eta zuzendariarekin. Debalde.
'Mariposas negras' animaziozko filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: David Baute. Iraupena: 78 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Ingurumen hamabostaldiaren barruan.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.