Irabazi arte! telesailaren bosgarren denboraldiaren estreinaldi-emanaldia izango da kultur etxeko aretoan.
Elisa Sala Mozos gizarte aholkulariak egingo du berba, bakardadea landu eta Debagoieneko Mankomunitateko udalerrien arteko sarea sortu gura duen Ehuntzen proiektuaren baitan.
Telesailaren bosgarren denboraldiko lehen atala.
'Irabai arte' telesaileko bosgarren denboraldiko lehen kapitulua eskainiko dute gaur gaztelekuan.
'Zumalakarregi y la república de los Pirineos' liburuaren aurkezpena. Egilea: Joxemari Esparza. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatutako Izangogogara 2026 jardunaldien barruan.
Portaloi Kultur Elkarteak antolatuta dantzaldia izango dute Kulturolako bigarren solairuan. Dantzazale guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Lantziegoko Erroiz euskal olioaren kata antolatu du Loramendi elkarteak. Izena aldez aurretik eman behar da: euskara@loramendielkartea.eus // 685 75 67 29 // 943 77 09 70 Bazkideentzat prezioa: 12 euro. Ez bazkideentzat: 15 euro.
Meatzerrekako jaien hasiera: 19:30ean, jaiei hasiera emateko pintxo-tragoa. 22:30ean, XLIII. mus txapelketa.
Rap sakon eta zuzena, drill eta trap estiloak uztartuta, ekarriko du ØDEI musikari lapurtarrak. Iaz kaleratutako eta 15 abestirekin osatuta dagoen Goizegi hiltzeko bigarren lan luzea aurkeztuko du. Sarrera: 6 euro.
Otsailaren 7an egingo den koko-batzea prestatzeko entsegu saioa. Gimnasioan, 21:30ean. Dantzak ikasteko eta jantziak prestatzeko saioa izango da. Otsailaren 6an ere egingo dute.
Garazi eta Amaiur Barrena ahizpen emanaldi akustikoaz gozatzeko aukera izango da Inkernu tabernan.
'La asistenta' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Paul Feig. Iraupena: 131 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur, jatorrizko bertsio originalean.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.