'Euskararen historia soziala XVII. eta XVIII. mendeetan' hitzaldia Juatxo Madariaga Orbearekin. Goieskolaren eskutik, Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta.
Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Ane Gebara ipuin kontalariak oihaneko animalien kontuak kontatuko dizkie 4 eta 7 urte bitarteko neska-mutikoei. Gonbidapenak liburutegian hartu behar dira.
Saroa Bikandirekin eta Amaia Egidazurekin. Aurrez eman behar da izena, Bibliotekan. Haur Hezkuntzako laugarren mailatik LHko bigarren mailara arteko umeendako.
Martxoaren 19an hasiko da 24. Korrika, eta hilaren 28an iritsiko da Antzuolara. Goizeko 07:07etan sartuko da herriko lurretan. Motorrak berotzen hasteko, lehenengo batzar irekia egingo dute.
Honako gai hauek landuko dituzte: aurreko aktaren irakurketa eta onarpena; 2025eko jardueraren azalpena eta balantzearen onarpena; 2026ko ekintza programaren azalpena eta aurrekontuaren onarpena eta 2027ko kuoten onarpena.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 14 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 7an hasita, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Android gailuak erabiltzen ikasi. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.