Otsailaren 15ean Ibarra kiroldegian egingo den Aratusteetako bazkariko txartelak Arkupe kultur etxean jarriko dituzte salgai. Kuadrillaka eman beharko da izena. Helduen prezioa da 25euro eta umeena, 14 euro.
Angiozarko eskola bisitatzeko aukera egongo da.
400 zuhaitz landatuko dituzte Musakolako San Isidro elizatik abiatuta. Izena eman beharko da, udal webgunean.
Zoru pelbikoa lantzeko tailerra 40 urtetik beherakoentzat. Kontzientziatzeko eta zoru pelbikoa indartzeko eta zaintzeko. Udaletxeko areto nagusian izango da. Izen-emateak Elgetako udaletxean.
Vorigi Vitak gidatuko du mahai-ingurua. Antolatzailea: Ndank Ndank elkartea.
Antixena gaztetxeak XIII. urteurrena ospatuko du: 11:00etan, egurrezko tabloiaren muntaketa 14:30ean, bazkaria (txartelak Arrano tabernan salgai) 17:00etan, Antixenako hondamendia ('La Ruina'-ren bertsioa) 22:00etan, kontzertuak: Espal-oi, Pirritx eta Porrotxen bertsioak eta DJ Katximorro
Olaso dorrea euskaraz bisitatzeko aukera doan. Prezioa: tarifa kontsultatu. Publiko orokorra. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa.
Bergaratik independentzia ekimena antolatu du Ernaik. Ekintza guztiak kartzela zaharrean izango dira. 13:00 Bermut politikoa: Ekinez egina, gazteok independentzia. 15:00 Bazkari autogestionatua. Ostean, kafe kahoot-a. 16:30 Sorkuntza tailerrak. 18:30 Karropoteoa. 22:30 Kontzertuak: Odei eta Zilibito Records.
Ekain pailazoak malabarismoak, jolasak eta pailazokeriak uztartuko ditu Hautsak harrotzen ikuskizunean. Sarrera: 4 euro.
'Bob Esponja: Una aventura Pirata' animaziozko filma (AEB, 2025). Zuzendaria:Derek Drymon. Iraupena: 88 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
William Shakespeareren hainbat testuren antzerki moldaketa, Maren Bruña eskoriatzarraren partaidetzarekin. Sarrera: 5 eurotan (Aldez aurretik kiroldegian eta egunean bertan lehiatilan).
'Frontera' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Judith Colell. Iraupena: 101 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Kanporaketak Okaldin urtarrilaren 17an, Arinen urtarrilaren 18an eta Koxkor Ogiberrin urtarrilaren 25ean. Finala, otsailaren 1ean Ongietorrin.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 6 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 16an, 19an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Whatsapp, bat bateko mezularitza zure smartphonean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.