Urteko lehenengo odol ateraldia asteazkenean. Hartu txanda webgune honetan hilaren 25ean edo 26an. Edo telefonoz, egunean bertan: 943 00 78 85.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Elisa Sala Mozos gizarte aholkulariak egingo du berba, bakardadea landu eta Debagoieneko Mankomunitateko udalerrien arteko sarea sortu gura duen Ehuntzen proiektuaren baitan.
Danele Sarriugartek Beste zerbait liburua aurkeztuko du Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria lagun duela, txoko feministan.
Antzuola mailako bigarren bilera, Korrikari begirakoa.
Pello Salabururen 'Panfleto bat antzenduraren kontra' liburuaren –Erein– aurkezpena egingo dute. Ekitaldiaren aurkezpena: Xabier Mugartza. Parte-hartzaileak: Pello Salaburu Etxeberria, euskal filologoa, soziologoa, EHUko irakaslea eta idazlea. Solasaldian parte hartu dute: Xabier Mugarzak, Pello Salaburus eta Iñaki Igartuak. Sarrera doan da. Antolatzailea: zubixa.eus
Ilargia, Saturno, Jupiter eta galaxiak ikusteko behaketa. Publiko guztientzat. 10 urte arteko haurrak heldu batekin etorri behar dira. Informazio gehiago: https://t.me/astrotopaketak Telegram kanalean. Antolatzaileak: Ilatargi elkartea eta Elgetako udal liburutegia
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.