Olaso dorrea bisitatzeko aukera. Euskaraz, 10:15ean; gaztelaniaz, 12:15ean. Prezioa: tarifa kontsultatu. Publiko orokorrarentzat. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.
Zoru pelbikoa lantzeko tailerra 40 urtetik gorakoentzat. Kontzientziatzeko eta zoru pelbikoa indartzeko eta zaintzeko. Udaletxeko areto nagusian izango da. Izen-emateak Elgetako udaletxean.
Txapeldunen, txapeldunordeen eta hirugarren sailkatuen garaikurren banaketa. Hainbat diziplinatan Espainiako Txapelketetako podiumera iritsi direnen euskal pilotuei errekonozimendua emango zaie.
Ozkarbi elkarteko bazkideak urteko batzar orokorrera deituta daude. Elkartean izango da 11:45ean. Ondoren, luntxa egongo da.
Tafalla eta Oñatiko gazte euskaltzaleak elkartuko dira gaur Antixena gaztetxean Euskal Herrian Euskaraz elkarteko 'Tindeher' egitasmoaren barruan: 12:00etan, mahai ingurua. Gaia: gazteak eta euskara 14:30ean, bazkaria (txartela salgai Arrano tabernan) 17:00etan, tertulia. Gaia: Oñatiko Gazte Mugimendua eta gaztetxea 21:00etan, kontzertuak: Olaia eta Amaiur, Zentzu Okerra eta DJ Kelly Enea
Kanutoren omenezko eguna ospatuko dute 26.ez: 12:00 Bola-joko txapelketa. 13:30 Kanu-poteoa. Kanuto deunarekin argazkiak ateratzea. 15:00 Bazkaria Taberna-Berri jatetxean. 19:00 Kalejira Kanuto deunarekin; Txikibarren hasi eta kaleetan zehar Ondoren, kontzertuak eta DJak herriko hainbat tabernatan. 00:00 Trakatra!
Aretxabaletako Ernaik antolatuta Atxabaltatik independentziara ekimena: 12:00 Pegata erakusketa: Nazio Askapen Mugimendua. 13:00 Marianito poteoa, Kixkorren hasita. 14:30 Bazkaria eta bazkaloste girotua. 20:00 Kontzertua: Pluk taldea. Udaletxe zaharrean. 23:30 Pintxada kolektiboa. Urbaltzen.
12:00etan, meza, eta ostean luntxa. 13:00etan, Iago magoaren saioa
Adria Garciak zuzendutako Barrakudaren altxorra marrazki bizidunen filma (2025, 87 min.) izango dute umeek, euskaraz. Sarrera: 3 euro.
'Chickenhare and the Secret of the Groundhog', filma euskaraz: 'Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua' (Belgika, 2026). Animazioa, abenturak eta komedia. Iraupena: 88 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Bizitzaren karnabala familia osoarentzako antzerki musikaleko ikuskizuna da, bizitzaren mirariaospatzen duena. Canti Vagantik bikote baten istorioa kontatzen du alderantziz. Sarrera: lau euro.
Sara Fantova Barrena bilbotarrak zuzendutako filma (2025, 80 min.). Sarrera: 5 euro.
'Rondallas' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria. Daniel Sánchez Arévalo. Iraupena: 112 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Babesgabe, Hankaz Gora eta Degeneracion Rock, 22:00etan hasita.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.
Antzuola-Palestina eta Udalak antolatutako erakusketa, Palestinaren aldeko Elgetako taldeak egindakoa. Olaran aretoan, zapatu arratsaldean eta domekan egun osoan zehar ikusgai.