II. Mundu Gerra amaitu ondoren gertatutako istorio psikologikoa jaso du James Vanderbilt zuzendariak Nuremberg filmean (Estatu Batuak, 2025, 148 min.). Sarrera: 3 euro.
Odola ematera deitu dituzte aretxabaletarrak. Horretarako autobusa izango da Durana kalean.
HIK: Haurren Irakurketa Kluba. LH5 eta LH6ko haurrentzat zuzenduta. Peru Magdalenaren laguntzarekin. Gaur landuko duten liburua: 'Gitza'. Egilea: Arrate Egaña.
Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan, ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko dituzte barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko. Oihana Merino da gidaria.
Korrika Batzordearen bigarren bilera izango da.
24. Korrikaren bueltako kontuak prestatzen eta lotzen joateko Korrika Batzordea elkartuko da. Ateak zabalik dituzte edonorendako.
Doakoa. Izena eman daiteke Bergarako Udalaren webgunean otsailaren 3ra arte.
'Esnatu ala hil' liburuaren aurkezpenak. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan. Egileak: Garikoitz Goikoetxea eta Iñaki Iurrrebaso. Aixotu elkarteak antolatuta.
Mundukideko kide Beñat Arzadunek egingo du berba Mundua ulertu, aldatu ahal izateko zikloaren baitan.
2024an inauterietan estreinatu zuten dantza-herrikoia, Nasteborraste, eta inauterietako beste dantza batzuk ikasteko ikastaroa antolatuko dute aurten ere. Egunak: Urtarrilak 19, 26 eta otsailak 2 eta otsailak 9. Izena emateko Hemen
'El médico 2' filma (Alemania, 2025). Zuzendaria: Philipp Stölzl. Iraupena: 142 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.