Elgetako Korrika batzordeak Korrikako materiala salduko du 16:00etan eskola atarian eta 18:30ean plazan.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saioa, barikuan. Argibide gehiago liburutegian. 17:30-17:50, HH2, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:00-18:20, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:30-18:50, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Bergaran bizi zen 38 urteko gizonezko senegaldarra hil zen martitzen goizean Labegaraietan izandako istripuan, lanera zihoala. Elkarretaratzea egingo dute heriotza hori salatzeko, Labegaraieta kiroldegi aurrean.
Uxue Alberdik kaleratu berri duen liburuan oinarrituta. Onintza Enbeitak eta Ainhoa Agirreazaldegik parte hartuko dute.
Otsailaren 7an egingo den koko-batzea prestatzeko azken entsegu saioa. Gimnasioan, 19:30ean. Dantzak ikasteko eta jantziak prestatzeko saioa izango da.
19:00etan, etxafuegoak 19:30ean, toka txapelketa 21:00etan, bertso afaria Sustrai Colina eta Jesus Mari Irazurekin
Paxkal Irigoyen garaztarrak Xak proiektu berria abiarazi du. Sei kantuz osatutako lana 2025eko maiatzean argitaratu zuen. Kantuak zuzenean emateko boskotea osatu du Irigoyenek: Julen Etxeberri baterian, Allande Etxeberri baxuan, Paul Covreur gitarra eta mandolinean, eta Uxue Olaziregi gitarra akustikoan. Popa eta folka fusionatzen dira kantuotan: melodia malenkoniatsuak gitarra, mandolina eta ahotsetan; indarra eta erritmoa baxu eta baterian. Sarrera: zortzi euro.
'El médico 2' filma (Alemania, 2025). Zuzendaria: Philipp Stölzl. Iraupena: 142 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur, jatorrizko bertsio originalean.
II. Mundu Gerra amaitu ondoren gertatutako istorio psikologikoa jaso du James Vanderbilt zuzendariak Nuremberg filmean (Estatu Batuak, 2025, 148 min.). Sarrera: 5 euro.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.