2007an jaiotako kintoak auzorik auzo eta baserriz baserri jardungo dute Santa Agedaren omenezko koplak abesten eta eskean.
2008an jaiotako eskoriatzarrak baserriz-baserri arituko dira kantu-eskean.
El secreto de la Naturaleza dokumentala eta solasaldia. Pedro Miguel Etxenike eta Rosa Errazkinekin. Antolatzailea: Goienagusi.
Bergarako hainbat talde Santa Ageda eskean ibiliko dira herriko kaleetan: Eguerdian, San Joxepe elkarteko korua herriko kaleetan. 18:00etan, Alaiberri taldea Mizpiruallde egoitzan, ondoren, kalean. 18:00 Kantu jira herrikoia Jardun eta Bergarako Musika eskolaren eskutik. San Martin plazatik abiatuta, ondoren, mokadutxoa Oxirondo azokan.
Aretxabaletako Apotzaga-Etxebarrira joango dira.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Loramendi elkartea indarberritzeko asmoz aisialdi lantalde berria osatu gura dute eta horretarako herritarrak gonbidatu dituzte bilera batera.
Alba de Céspedes idazle italiarraren El cuaderno prohibido lana izango dute hizpide Monica Leiva gidari dutela.
Aretxabaleta Abesbatza kantuan ibiliko da Santa Ageda bezpera egunean. Plazan elkartuko dira, 18:15ean, eta GSR egoitzara joango dira. Handik bueltan udaletxearen aurrealdean abestu, eta plazan bukatuko dute ibilbidea.
Basotxoko abestaldea kantuan ibiliko da kalerik kale Santa Agedaren omenez. Uretzetik abiatuko dira eta Mitarten, Duranan, Santa Kurtzeko plazatxoan eta Herriko Plazan geldialdiak egin ondoren Uretzen bukatuko dute, mokadutxo bat janda.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.