Garañoko gaztelura irteera Iñaki Sagredorekin, ibilalditxoa eta bisita gidatua. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatutako Izangogogara 2026 jardunaldien barruan.
Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: infoturismo@debagoiena.eus / 943 79 64 63 / 943 71 89 11.
Bergarako Txistulari Bandak kontzertua egingo du udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Adria Garciak zuzendutako Barrakudaren altxorra marrazki bizidunen filma (2025, 87 min.) izango dute umeek, euskaraz. Sarrera: 3 euro.
'Kimu' antzezlana, haurrendako. Irudimenari buruzko ikuskizuna da, natura eta irudimena uztartzen dituena. Egilea eta zuzendaria: Jokin Oregi. Antzezleak: Ana Martínez, Jokin Oregi. Sarrera da lau euro.
'Chickenhare and the Secret of the Groundhog', filma euskaraz: 'Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua' (Belgika, 2026). Animazioa, abenturak eta komedia. Iraupena: 88 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera izango dute.
Gaizka Insunza eta Harria musika proiektuak zuzenean joko dute, Burrunda Faktoriak gonbidatuta. Sarrera, zortzi euro; murriztua, hiru euro.
Donostia Zinemaldian urrezko maskorra irabazi duen Los domingos (2025, 110 min.) filma izango dute helduek. Sarrera: 6 euro (aldez aurretik kiroldegian eta bibe.me)
Sara Fantova Barrena bilbotarrak zuzendutako filma (2025, 80 min.). Sarrera: 5 euro.
'Rondallas' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria. Daniel Sánchez Arévalo. Iraupena: 112 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Chipi La Canalla taldearen bakarrizketa musikatua. Sarrerak, hamabost euro.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.
Antzuola-Palestina eta Udalak antolatutako erakusketa, Palestinaren aldeko Elgetako taldeak egindakoa. Olaran aretoan, zapatu arratsaldean eta domekan egun osoan zehar ikusgai.