Aramaioko Barajuen auzora joango dira.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Elkarrizketa filosofikoen gaurko saioan, edertasuna izango da gaia. Dinamizatzailea: Miren Camison.
Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa aztergai, Alaine Agirrek dinamizatuta.
Iratxe Ormatza Imatzen Printzak begietan liburuaren solasaldia, Mikel Antzak gidatuta. Antolatzailea: Jardun.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.