Bergarako Udala Debagoienako beste udalerriekin batera barkardadeari aurre egiteko estrategia lantzen ari da. Bergara Plaza-Ongizatearen plaza antolatu dute urtarrilaren 15erako eta 16rako. Honakoa da egubakoitzerako antolatu duten egitaraua: 10:00-12:00: Adinberriren Eskutik: Debagoiena Ehundu – Bakardadeari aurre egiteko ekimenaren aurkezpena. 12:00-13:00: Podcasta Zuzenean – Why Not Fundazioarekin, osasun mentala eta adinekoen zaintza gaiak. 17:00-19:30: Zine Zikloa: How to Have Sex (Molly Manning Walker), aurkezpena Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategia) eta solasaldia Bergarako Zine Forumarekin. 19:30-20:00: Musika saioa eta Pintxo-Potea Bergara Ongizatearen Plazan. Ekitaldiak herriko plazan, kaleetan eta Seminarioan izango dira. Antolatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bergarako Udala.
Gaur da urtarrileko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
Gorka Buruagak astronomiari buruzko tailerra, hitzaldia eta behaketa saioa egingo du Olaranen, beheko aretoan. Pausoka guraso elkarteak antolatuta, umeei, gurasoei eta nahi duen orori bideratuta dago.
Pop rocka uztartu eta gitarrako riff-ak nagusi dituen Durangoko GAR taldea izango da Inkernu tabernako oholtza gainean. Jon Garcia, Liher Granados, Asier Ardanza eta Martzel Vargasek osatutako taldeak 2025eko Gaztea maketa lehiaketan saria irabazi zuen, eta baita Bilbao BBV Live jaialdian jotzeko txartela ere.
Elgetako gazte asanbladak antolatuta bertso-afaria 21:00etan Ozkarbi elkartean. Bertsolariak: Urko Arregi, Martin Abarrategi eta Libe Goenaga. Prezioa 10 euro. Txartelak salgai daude Janela tabernan.
'Frontera' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Judith Colell. Iraupena: 101 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Aiou!, Ateri eta Berandu baino lehen taldeen kontzertuak antolatu ditu, Oztoporik ez! kolektiboak. Sarrera: zortzi euro.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 6 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 16an, 19an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Whatsapp, bat bateko mezularitza zure smartphonean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.