Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua da eta Elgetan eguenetan izaten da, 09:00etatik 13:00etara udaletxean. Hitzordua hartxea komenigarria da. Horretarako: 747 48 51 47 edo energiabulegoa@debagoiena.eus. Informazio gehiago hemen.
10:30 Umeen Kalejira11:30 Txistorra plazan17:30 Txulalai plazan*Eguraldi txarrarekin, Zaldibar antzokian.18:30 Txokolatea plazan*Edalontzia eraman behar da
Oñatiko Inauterietako lantaldeak antolatuta, herriko hiru ikastetxeen partaidetzarekin. LHko 5. eta 6. mailako neska-mutilak eskainiko dituzte inauterietako konpartsako hainbat dantza eta kantu kalejiran. Ibilbidea: Olaiturri, Kale Zaharra, Kale barria, Atzeko kale eta amaiera plazan.
'Potx eta Lotx Inauterietan' ikuskizuna. Gonbidapenak Txokolateixan, otsailak 2tik aurrera.
Eneko Haritzarekin, HHko 5. mailatik gorakoendako. Aurrez eman behar da izena, Bibliotekan.
Ahotsa lantzeko tailerra Lierni Fresnedorekin Ahotsaren erabilera ipuin kontaketan izenburupean. Liburutegiak antolatuta. Hiru orduko bi saio izango dira: otsailaren 12an eta 26an, 18:00etatik 21:00etara. Beharrezkoa da izena ematea. Azken eguna: otsailak 9. Guraso, hezitzaile, irakasle, aiton-amona, edo kontalariendako.
Adanía Shibli (Palestina, 1974) idazlearen Detaile xume bat liburuaren bueltan jardungo dute kontu kontari Mikel Antzak gidatuta.
Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek eskainita. Hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plaza, Simon Arrieta, Fraiskozuri eta Irala.
Dejabu konpainiak Itzulera antzezlana taularatuko du, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatuta. Antzerki konpainia bateko hiru kidek Mexikora egindako bidaia kontatzen du, erritmo biziko komedia existentzial honek. Sarrera debalde.
Bigarren karlistaldiko azken batailetako bat Elgetan izan zen eta 150 urte betetzen dira. Zumalakarregi museoko arduradun Mikel Alberdiren hitzaldia eta afari-tertulia antolatu ditu Udalak, Lanbroa eta Ozkarbi elkarteen eta Zumalakarregi museoaren laguntzarekin. Hitzaldia udaletxean izango da eta afari-tertulia Ozkarbi elkartean. Afarira izena eman behar da otsailaren 10a baino lehen. Prezioa da 5 euro.
'La chica zurda' filma (Taiwan, 2025). Zuzendaria: Shih-Ching Tsou. Iraupena: 108 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Jatorrizko bertsio orginalean.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.