9. Eskolarteko Boulder Ligaxka jokatuko da Ibarra kiroldegiko rokodromoan. Alebinak, infantilak eta kadeteak elkartuko dira 09:30etik 13:30era, eta ondoren, diplomak banatuko dituzte.
Bertako zuhaitzen landaketa. Askatsuko iturrian, San Martzialgo bidean, elkartuko dira 10:30ean, landaketa lekura joateko. Izena eman behar da.
Martxoak 8 egunaren bueltan zer egin edo nola antolatu proposatzeko eta adosteko bilera irekia.
11:00etan, meza 12:00etan, auzotarrendako luntxa Ostean, trikitilariekin eta pandero-joleekin kantaldia
Orain dela bost urte Oñatiko etxebizitza batean emakume bat bortxatzea leporatuta epaitzen ari dira gizonezko bat, egunotan, Gipuzkoako Auzitegian. Emakumeari babesa erakusteko elkarretaratzea deitu du Oñatiko Sare Feministak.
'Abuela tremenda' filma (Espainia 2026). Zuzendaria: Ana Vázquez. Iraupena: 88 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Abentura epiko batean murgilduko den tigre baten istorioa izango dute neska-mutikoek Tigre galdua filmean (Australia, 2025, 90 min.). Sarrera: 3 euro.
0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera izango dute.
'Desobedienteak 18/98' antzezlanarekin dator Tanttaka antzerki konpainia. Egilea: Maria Goiricelaya. Dramaturgia eta zuzendaritza: Fenando Bernues eta Mireia Gabilondo. Sarrera: 10 euro.
2007an jaiotako kintoek dantzan egingo dute Herriko Plazan.
19:00etan, aurtengo bigarren dantza saioa egingo dute Fernando Eskoriatza Plazan.
'El médico 2' filma (Alemania, 2025). Zuzendaria: Philipp Stölzl. Iraupena: 142 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Artedrama eta Axut! taldeen arteko elkarlana. Sarrerak, hamar euro.
II. Mundu Gerra amaitu ondoren gertatutako istorio psikologikoa jaso du James Vanderbilt zuzendariak Nuremberg filmean (Estatu Batuak, 2025, 148 min.). Sarrera: 5 euro.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.