Odola ematera deitu dituzte aretxabaletarrak. Horretarako autobusa izango da Durana kalean.
'Song Sung Blue (Canción para todos)' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Craig Brewer. Iraupena: 131 minutu. Gaur ikuslearen eguna da; sarrera da 4,50 euro.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.