19. Huhezinema jaialdiaren bigarren eguna: 10:00 Podcast gela. 11:00 Hausnarketa proiekzioa. Mundukideren eskutik. 13:00 Dolby Atmos. 16:00 Masterclass-a Arriguri: Bideoklipen sorkuntza. 17:00 Bideoklip Sailaren proiekzioa. 18:30 Kontzertua: Unai Cantabrana. Goizeko ekintzak Ideienean, Aretxabaletako Campusean (Otalora, 31).Arratsaldeko ekintzak Aretxabaletako Arkupe aretoan (Santakruz, 20).
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur, autobus geltokiaren ondoan, 10:30etik 21:00etara.
Saroa Bikandi ipuin kontalariak Azalerako ipuinak kontatuko dizkie umeei bi txandatan: 17:00. 0 eta 2 urte artekoak. 17:45. 2 eta 4 urte artekoak. Izena eman behar da aldez aurretik. Azken eguna: urtarrilaren 16a.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 2 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 22an, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Zure egunerokotasunean laguntzeko aplikazioak. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.
Ibarrako Plan Orokorrean aldaketak aurreikusten ditu Udal Gobernuak, eta horri buruzko azalpenak emateko bi bilera ireki antolatu ditu, proiektua lantzen ari diren arkitektoekin, urtarrilaren 15erako eta 22an.
Elisa Sala Mozos gizarte aholkulariak egingo du berba, bakardadea landu eta Debagoieneko Mankomunitateko udalerrien arteko sarea sortu gura duen Ehuntzen proiektuaren baitan.
Pertsonen Ongizatea Begirada Anitzetik (POBA) izeneko proiektua aurkeztuko dute.
Martxoaren 1ean Donostian egingo den Lilatoia prestatzeko saioa emakumeendako. Hitzordua da 18:30ean bolatokian.
Entsegua Musika Etxean izango da 19:00etan. Santa Ageda batzea urtarrilaren 31n egingo dute.
'Kontinental 25' filma (Errumania, 2025). Zuzendaria: Radu Jude. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Jatorrizko bertsio originalean.
Rock indartsua, errepidekoa, metal ziztadarekin, Kooltur Ostegunetan. Sarrerak, zazpi euro.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.