Peru Altube Kazalisen bateria ikasketetako gradu amaierako lana aurkezteko prestatutako emanaldia da Neguko Izarrak. Verduri Halleko matiné saioa. Sarrera da hamar euro.
Herriko lau emakumek osatutako Emuixon taldeak kontzertua emango du.
'Avatar, fuego y cenizas' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: James Cameron. Iraupena: 197 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Zootropolis 2 (Estatu Batuak, 2025, 107 min.) marrazki bizidunen filma izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.
0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera izango dute.
Aramaixo Bizirik taldeak A dos velas dokumentalaren proiekzioa antolatu du. Dokumentala zuzendu duen Agustin Toranzo bertan egongo da aurkezpena egiteko.
Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenagak zuzendutako Maspalomas filma (2025, 115 min.) emango dute helduendako, gazteleraz. Sarrera: 6 eurotan (aldez aurretik kiroldegian eta bibe.me).
La voz de Hind filma (Tunisia, 2025, 89 min.) izango dute helduek. Kaouther Ben Haniak zuzendutako pelikulak kontatzen du Gazan auto batean harrapatuta geratu den 6 urteko neskato baten erreskatatzeko ahalegina. Sarrera: 5 euro.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 14 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 7an hasita, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Android gailuak erabiltzen ikasi. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.