19. Huhezinema jaialdiaren baitan sari ematea: 11:00 Podcast gela. 12:00 Dolby Atmos. 16:00 Sail Ofizialaren proiekzioa I. 18:00 Sail Ofizialaren proiekzioa II. 19:00 Sari banaketa. 20:00 Lunch-a. Goizeko ekintzak Ideienean, Aretxabaletako Campusean (Otalora, 31).Arratsaldeko ekintzak Aretxabaletako Arkupe aretoan (Santakruz, 20).
Herrian gauzatu nahi den proiektu baten gainean jardungo dute.
Tril Aretxabaletako txoko feminista irekiko dute eta inauguratze ekitaldia egin. Ilargi plazako 6. zenbakian du egoitza baina sarrera Errekabarren kaletik izango du.
Asisko Urmenetaren 'Sorgina, banaiz' dokumentala. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatutako Izangogogara 2026 jardunaldien barruan.
Antzuola-Palestina taldeak antolatuta, 2024ean argitaratutako dokumentala proiektatuko dute.
Otsailaren 7an egingo den koko-batzea prestatzeko entsegu saioa. Gimnasioan, 19:30ean. Dantzak ikasteko eta jantziak prestatzeko saioa izango da. Urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an ere egingo dute.
Sara Fantova Barrena bilbotarrak zuzendutako filma (2025, 80 min.). Sarrera: 5 euro.
'Rondallas' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria. Daniel Sánchez Arévalo. Iraupena: 112 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Egubakoitzak Berreskuratzen ekimenaren baitan, Lee-Kore eta Horzdun taldeek kontzertua emango dute.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.