2007an jaiotako kintoak kalerik kale ibiliko dira Santa Ageda koplak kantuan eta eskean. 19:00etan, aurtengo lehen dantza saioa egingo dute Herriko Plazan.
2008an jaiotako kintoak kalerik kale ibiliko dira Santa Ageda koplak kantuan eta eskean. Herrigunean eta ikastetxeetan, eta gero 19:00etan, aurtengo lehen dantza saioa egingo dute Fernando Eskoriatza Plazan.
Garbigune ibiltaria Errementeri plazan auzoan egongo da gaur, 10:30etik 21:00etara.
Debagoiena Ehuntzen ekimenak Bakardadearen inguruko esperientzia interesgarriak solasaldia antolatu du. Bakardadeari aurre egiteko beste leku batzuetan aurrera eraman diren esperientziak ezagutzeko mahai-ingurua izango da.
Beste herrietan bakardadearekin lotuta dauden iniziatibak ezagutzeko aukera. Debalde, aurretiko izen-ematerik gabe.
Andoni Larrañaga Mendizabalek emango duen hitzaldia, Antzuolako EAJk antolatuta.
San Blas jaiak ospatuko dituzte Buruñao auzoan, otsailaren 3an, 5ean eta 7an. 5ean, Santa Ageda Eguna, San Blas ermitako anaitzeko kideen bilkura egingo dute.
'Los tortuga' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Belen Funes. Iraupena: 109 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.