Leintz Gatzagako etxebizitzen egoeraz hausnartzeko prozesu parte-hartzailea egingo dute.
Ane Gebararen eskutik, HHko laugarren mailakoendako. Aurrez eman behar da izena, Bibliotekan.
Elisa Sala Mozos gizarte aholkulariak egingo du berba, bakardadea landu eta Debagoieneko Mankomunitateko udalerrien arteko sarea sortu gura duen Ehuntzen proiektuaren baitan.
Ines Bengoa ipuin kontalariak 'Haizeak ekarritako ipuinak' kontatuko dizkie LH1etik aurrerako gaztetxoei. Gonbidapenak eskuragai egongo dir urtarrilaren 19tik aurrera.
Ixabel Agirresarobe kontalariak 4 urtetik gorakoentzat egingo du ipuin kontaketa.
Urtarrileko ohiko osoko bilkura gaur udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Liburua eta dokumentala aurkeztuko dituzte egileek, hilaren 29an, 18:30ean, Kulturaten egingo duten saioan. Azaldu dutenez, aurkezpenekin hasi zirenetik, 35 emanaldi egin dituzte eta 1.500 entzuletik gora egon dira haietan, tartean, Oñatin eta Bergaran. Otsailaren 10ean, Antzuolan izango dira.
Entsegua Musika Etxean izango da 19:00etan. Santa Ageda batzea urtarrilaren 31n egingo dute.
'Father Mother Sister Brother' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Jim Jarmusch. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Jatorrizko bertsio orginalean.
Puntako musikariak soul-ari zukua ateratzen, Kooltur Ostegunetan. Sarrerak, zazpi euro.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Koko-batzearen gaineko erakusketa zeramika gelan urtarrilaren 16tik otsailaren 7ra. Bertan eman behar dute izena aurtengo koko-batzean parte hartu nahi dutenek.
'Habitat: Euskaldunon historia mapen bitartez' erakusketa, Euskal Herriak bizi izan duen bilakaera politiko-instituzionala erakusten duen erakusketa. Oñatiko Nabarralde taldeko kideek antolatuta.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.