10:00etan, Oinarin dantza taldearen kalejira. 12:30ean, dantza saio nagusia plazan. Euria bada, eskolako patioan. 14:30ean, herri bazkaria frontoian. 17:00etan, Jirabira diskoteka Zurrategin. Euria bada, eskolako patioan. 18:00etan, Iraunkorrak txaranga.
Oñatiko Iñauteriak gaur, kalez kale, Oñatiko Inauterietako lantaldeak antolatuta: 11:00etan hasiko da kalejira, Eltziatik; 13:30ean amaituko da goizeko konpartsa, plazan. 17:00ean, arratsaldeko kopartsaren hasiera, Zubikoan 20:00etan, Oñatiko Iñauterien amaiera ekitaldia, plazan
Hotz elkarteak elkartasun azoka egingo du gaur plazan.
11:30etik 13:30era jolasak izango dira. 14:30ean, bazkaria egingo dute, Toki Eder elkartean. Izena emateko azken eguna, otsailaren 7a izango da (Labidean).
3-12 urte artekoendako, Txatxilipurdiren eskutik.
12:00 Burrunbazale txaranga 13:00 Mozorro lehiaketaren desfilea. (Partxis-Plaza-Santa Marina) 15:00 Herri bazkaria kiroldegian. Ondoren, DI Moto 16:15 Puzgarriak partxis plazan 18:30 Mozorro lehiaketaren sari banaketa 18:45 Sukar taldea Ondoren, DI Moto
12:00etan, pregoia eta ostean, desfilea 13:00etan, mozorro lehiaketaren sari banaketa 14.30ean, paella herrikoia; eta bazkalostean, dantzaldia 18:30ean, kale-animazioa, Arrasate Musikaleko txarangarekin 19:30ean eta 22:30ean, dantzaldia Laket taldearekin
Honako egitaraua antolatu dute Aratuste zapaturako: 12:30-15:30 Kale-animazioa Kalean txarangarekin. 18:00 Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen Zerua lapurtu dute ikuskizuna, Udal Pilotalekuan. Sarrera: sei euro. 19:00-20:30 Kans N'Rokers taldearen kontzertua Kruz Gallastegi kale hasieran. 20:30 Erromeria Ostarte taldearekin, San Martin plazan.
'Baba Yaga eta aztikerien liburua' animazioko filma (Errusia, 2023). Zuzendaria: Vladimir Sakov. Iraupena: 101 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Maren Basterretxea eta Uxue Alkorta ditu protagonista 5 eta 11 urte arteko neska-mutikoei bideratutako antzezlanak. Etorkizuneko gizarte solidarioagoa eta konprometituagoa eraikitzeko nahia lantzen du lanak. Sarrera: 4 euro.
Arratsaldean egingo da festa. 17:30ean hasiko da kalejira frontoitik eta, eguraldiak laguntzen badu, Bizente Goikoetxea plazan egingo da lehiaketa eta ondorengo festa. Eguraldi txarrarekin, frontoian egingo da ospakizuna.
'Song Sung Blue (Canción para todos)' filma (AEB, 2025). Zuzendaria: Craig Brewer. Iraupena: 131 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:00etan.
Gasteizko Jardin Remoto eskolak antolatuta 2025eko Aratusteetako domekan ateratako argazkiak izango dira ikusgai otsailaren 27ra Arkupeko erakusketen aretoan. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.