Idazketa tailerra Miren Amuriza idazleak gidatuta.
Gaurtik, martitzenero egingo dute, martxoaren 20ra arte. Izena emateko: 628 05 50 84 (Iñaki) edo 600 45 79 45 (Jose Mari).
Tertulixan Euskaraz literatura solasaldian, 'Horma' liburua landuko dute. Egilea: Marlen Haushofer (Erein). Dinamizatzailea: Itziar Ugarte.
Elgetako Udalak 18-32 urte arteko herriko gazteendako bultzatuko duen Alokairu proiektua aurkeztuko du. Informazio batzarra deitu du urtarrilaren 13rako, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Liburutegiak antolatutako Hitzez Pitz irakurketa taldearen saio berria.
Kantsatzeke mendi taldeak federatzeko eta bazkide egiteko aukera emango du. Ordezkariak kultura etxeko 2. solairuan, izango dira urtarrileko martitzenetan –13, 20, 27–, 19:00etatik 20:00etara. Etxetik egiteko aukera ere izango da formulario hau beteta.
'Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa' (Elkar) liburuaren aurkezpena. Etorriko dira egileeak –Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Juan–, eta Pello Rubio.
Korrika batzordea sortzeko lehen batzarra egingo dute. Herriko eragileak eta erakundeetako ordezkariak gonbidatu dituzte parte-hartzera; baita herritarrak ere.
Tomas Besa eskoriatzarraren lanak urtarrilaren 30era arte egongo dira ikusgai, Bibliotekan. Kolore bizien bitartez, eguneroko eszenak irudikatzen ditu:
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako KZgunearekin elkarlanean antolatuta 14 orduko ikastaroa. Urtarrilaren 7an hasita, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Gaia: Android gailuak erabiltzen ikasi. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 eta xalbadorpe@gmail.com.